Frantzesa Ikastetxean

Frantzesa Ikastetxean

Gure ikastetxean, frantsesa irakasten dugu, hizkuntza berri bat ikastearen abantailak ezagutarazteko eta ikasleei etorkizunerako prestakuntza integrala eskaintzeko. Frantsesa munduko hizkuntza nagusietako bat da, eta Frantzia ez ezik, Belgika, Suitza, Kanada, Afrika, Karibe eta Asiako hainbat herrialdetan ere hitz egiten da. Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntza honek ate asko irekitzen ditu.

Zergaitik frantzesa?

Komunikazio gaitasunak garatzen ditu

Frantsesa hizkuntza ofiziala da 29 herrialdetan, eta mundu osoan 300 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute. Beraz, frantsesa ikasteak aukera emango dizu kultura eta herrialde ezberdinekin harremanak izateko.

Etorkizuneko lan-aukerak zabaltzen ditu

Frantsesa hitz egiteak aukera gehiago ematen dizkizu lan-munduan. Nazioarteko enpresa askok frantsesa erabiltzen dute, eta Europako Batasunean, Nazio Batuetan, UNESCO-n eta Nazioarteko Erakunde askotan hizkuntza ofiziala da.

Kultura aberastasunaz gozatzeko aukera eskaintzen du

Frantsesa literatura, artea, musika eta zinema munduko aberastasun handienetako bat da. Victor Hugo, Molière edo Marcel Proust bezalako idazle handiak frantsesez idatzi zuten, eta Frantziako zinemak nazioarteko arrakasta handia izan du. Gainera, sukaldaritza frantsesa UNESCOren ondare kulturalean dago aitortuta!

Beste hizkuntzak ikasteko bidea errazten du

Frantsesak hizkuntza erromanikoen familiakoa izanik (gaztelania, italiera, portugesa…), beste hizkuntza batzuk ikasteko oinarri sendoa eskaintzen du. Gainera, frantses hizkuntzak latinezko erro asko dituenez, ingelesa hobeto ulertzeko ere lagungarria izan daiteke.