Gure herria, gure ardura!

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok Ikaskuntza-Zerbitzu proiektu bat garatzen ari gara: Gure herria, gure ardura. 🌍
Ikaskuntza-Zerbitzua  ikasteko eta laguntzeko modu bat da: ikasketa-lana eta komunitatea hobetzeko ekintza erreal bat uztartzen dituen metodo pedagogikoa.
Proiektu honen bidez, gure ikasleek Ingurunearen Ezaguera arloko edukiak ikasten dituzte, aldi berean beren ingurunea zaintzen eta hobetzen modu aktiboan parte hartzen duten bitartean.

Gure proiektuak hiru esperientzia osagarri biltzen ditu:

Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleok, Gure herria, gure ardura izeneko proiektua garatuko dugu. 🌍
Proiektu hau Ingurunearen Ezaguera arloan kokatzen da, eta hiru esperientzia osagarri biltzen ditu:

  1. Gure herria eta bere zerbitzuak 🏙️
    Lehenengo, landuko ditugu unitateko edukiak: herria eta auzoak, udaletxea eta zinegotziak, zerbitzu publikoak (garbiketa, hezkuntza, garraioa, osasuna, segurtasuna…) eta elkarbizitzarako arauak.
  2. OINBUSA – “Oinezko autobus bat” 🚶‍♀️🚶‍♂️🚌
    Mapa bat sortuko dugu, ikasle bakoitza non bizi den adieraziz. Mapa horretatik abiatuta, geldialdi batzuk ezarriko ditugu eta egun berezi batean denok elkarrekin oinez etorriko gara eskolara, irakasleen eta guraso laguntzaileen laguntzarekin.
    Helburua da mugikortasun jasangarria 🚦, bide-segurtasuna eta elkarbizitza sustatzea.
  3. Gure parkea zaindu dezagun 🌿🏞️
    Lauaxeta Plazako parke estalia behatu ondoren, hobekuntza-proposamenak egingo ditugu. Ikasleek kartelak diseinatuko dituzte espazio komunaren zaintza eta errespetuaren inguruko mezu positiboekin.
    Gainera, parkeako egoera hobetzeko, sinadurak bilduko dituzte ✍️ eta gutun bat idatziko diote Udalari.

Helburu nagusiak

  • Herria, zerbitzu publikoak eta haien funtzionamendua ezagutzea. 🏛️
  • Ingurunearekiko errespetua eta erantzukizuna garatzea. 🌱
  • Elkarbizitza eta ingurumenaren zaintza hobetzeko parte-hartzea sustatzea. 🤝
  • Mugikortasun jasangarria eta ohitura osasungarriak bultzatzea. 🚴‍♂️💚